Sartzeko kodeak
Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen laguntzen du.
Segurtasun-kode lehenetsia 12345 da. Kodea sortu edo aldatu egin dezakezu eta
telefonoak kodea eskatzeko ezarpena aktiba dezakezu. Gorde kode berria ezkutuan,
leku seguru batetan eta telefonotik urrun. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
8
Lehen urratsak
blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko zerbitzuak behar izatea.
Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Nokia Care gune batekin edo zure
telefonoaren banatzailearekin.
SIM txartelarekin datorren SIM kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen
laguntzen du. SIM txartel batzuekin datorren PIN2 kodea zerbitzu jakin batzuetara
sartzeko erabiltzen da. PIN edo PIN2 kodea oker idazten baduzu hiru aldiz jarraian, PUK
edo PUK2 kodea eskatuko zaizu. Kode horiek ez badituzu, jarri zerbitzu-
hornitzailearekin harremanetan.
PIN modulua zure SIM txartelaren segurtasun moduluaren informazioan sartzeko
beharrezkoa izango da. PIN sinadura beharrezkoa izan daiteke sinadura digitala
gauzatzeko. Blokeatze pasahitza beharrezkoa da deien blokeatze zerbitzua erabiltzeko.
Zure telefonoak sartzeko kodeak eta segurtasun baldintzak nola erabiltzen dituen
ezartzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
.