Nokia 2220 slide - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa EGSM 900, 1800 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei

buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako estekak instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen

guneetan sartzeko aukera izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen

inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara, kontutan hartu segurtasuna eta edukiak.

Abisua:

Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen

erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor badezake.

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko

eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu,

igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.

Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz gordetzea

gomendatzen da.

Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko xehetasunen berri

jasotzeko. Ez konektatu produktu bateraezinik.

Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.

Produktu- eta segurtasun-informazioa 25

background image

Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu gehiago izateko.